Itxi

2017/04/09

07:34

telebista

Kirol emanaldiak

IDK Gipuzkoa-Star Center Uni Ferrol, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Emakumeen Saskibaloi Ligako partidaz gain, Zarauzko Bi Harri Txapelketa eta Ezkurra-Aizpuru III / Ezkurra II-Barrenetxea IV erremonte partida eskainiko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igande honetako 'Oreka' saioak Emakumeen Saskibaloi Ligako IDK Gipuzkoa-Star Center Uni Ferrol partida eskainiko du zuzenean. Xabier de la Fuentek eta Aitor Uriondok egingo dute kontakizuna, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Ordu berean, ETB4n, bezperan jokatutako erremonteko Sagardoaren Txapelketako Ezkurra-Aizpuru III / Ezkurra II-Barrenetxea IV norgehiagoka izango da ikusgai. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da emanaldia, eta Iñigo Aiestaran eta Manuel Arrizabalaga Matxin izango dira esatariak.

16:00etan (ETB1 eta eitb.eus), herri kirolen tartean, bezperan jokatutako Zarauzko Bi Harri Txapelketaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Juan Jose Unanue Goenatxok.

Azkenik, 17:45ean (ETB4 eta eitb.eus) goizean jokatutako Zornotzako Udaberri Saria txirrindularitza probaren laburpena egingo du Alfontso Arroiok.

fontso Arroiok.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;