Itxi

telebista

22:30ean

Erku eta Manu protagonista, gaurko 'El Conquis' saioan

EITB

Bi gonbidatuek abenturan izandako bizipenak azalduko dituzte azkeneko asteetako saiorik beroenean. Realitya utzi zutenetik, Julian Iantzirekin elkartuko dira lehen aldiz.

Gaurko 'El Conquis' saioa bero-beroa izango da. Erku talde gorriko kapitainak abenturan bizitako azken uneak nolakoak izan diren azalduko du. Kanpamentu oso pobrearen gogortasunaren eta Otto urakanarekin bizitako une latzen ondorioz, bere taldeko sei lehiakidek bertan behera utzi zuten abentura. Zer egin zuen Erkuk hori saihesteko? Nafarrak gertatutako guztia azalduko du asteazken honetako saioan.

Berarekin batera, Manu Maritxalar izango dute gonbidatu. Ismaren kontrako duelua galdu ostean, alde egin behar izan du taldeen bateratze fasearen atarian. Zergatik aurkeztu zuen bere burua duelurako? Zein balantze egingo du Manuk lehiakide moduan lehen aldiz 'El Conquis'en izandako bizipenaz?

Erku eta Manu izango dira asteazkeneko saioko protagonistak, baina ez bakarrak. Julian Iantzi aurkezlea ere 'El Conquis' saioko platora joango da, eta realitya utzi zutenetik lehen aldiz ikusiko dute elkar.

Gotzon, Isa, Eneko, Leku eta Raul izango dira aste honetako solaskideak. Halaber, aurretik ikusi ez diren irudiak eta hurrengo ataleko aurrerapena eskainiko du Patxi Alonsok aurkeztutako saioak. Joseina Etxeberriak musika jarriko du platoan, eta Ainhoa Etxebarriak, bere aldetik, sare sozialetan izan diren txio eta iruzkin nabarmenenak azalduko ditu. Ikus-entzuleek, gainera, Humberto Gutierrezek egingo duen karakterizazio berri batekin gustura egingo dute barre.

'El Conquis' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista