telebista
22:00ean
Esklaboak greban jarriko dira, gaur, 'La Esclava Blanca' telesailean
EITB
Bracamonteko benetako markesa Santa Martara joango da, norbaitek bere lekua hartu duela jakin ostean.
ETB2k 'La Esclava Blanca' telesail kolonbiarraren bi atal berri eskainiko ditu gaur gauean. Maitasuna eta esklabotza hizpide hartzen dituen istorio hunkigarria da eta XIX. mende hasieran, Kolonbiako Karibe aldeko kolonietan girotuta dago.
Larunbateko atalean, Victoriak bere lekua hartu duela jakingo du Bracamonteko benetako markesak, eta Santa Martaruntz abiatuko da egoera argitzeko asmoz. Bestalde, Restrepo anaiek lagunduta, esklaboek greba egingo dute, jabeen aldetik jasaten dituzten tratu txarrak salatzeko.
Egoeraren aurrean, gogor erantzungo dute euren nagusiek, Granadosi grebari aurre egiteko neurriak hartzeko eskatuz: mehatxuak, etxeetan erregistroak, torturak, etab. Alabaina, Miguelek, kartzelatik, grebarekin jarraitzeko eskatuko die; jabeen inguruan duten informazioa da euren arma bakarra.
'La Esclava Blanca' gaur gauean emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB2n.