Itxi

telebista

Kirola zuzenean

Pilota eta futbola, gaurko kirol eskaintza, EiTBn

A.E.|EiTB

Leioa-Bilbao Athletic neurketa eta Olaizola II-Mendizabal IIIen buruz buruko txapelketa eskainiko dira, besteak beste.

Futboleko 2. Mailako Ligarekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek larunbateko kirol eskaintzari. 16:00etan hasita, Leioa eta Bilbao Athleticen arteko partida eskainiko da Leioatik zuzenean  Naxari Altunak eta Josean Larrañagak egingo dute partidaren kontakizuna eta Xabier Ormazabalek, berriz, protagonistei elkarrizketak egingo dizkie.

17:55ean, 'ETB Kantxa' saioak Iruñeko Labrit pilotalekura eramango gaitu. Bertan, Olaizola II-Mendizabal III buruz buruko txapelketako partida eskainiko da. Aurretik,  promozio txapelketa Bakaikoaren eta Urretabizkaiaren arteko partida, eta buruz burukoaren ondoren, Gorka-Tainta norgehiagoka, promoziokoa hau ere. Josetxo Lizartzak eta Jokin Errastik egingo dute jaialdiaren kontakizuna eta Xabier Anduezak elkarrizketan egingo ditu.

ETB4n eta eitb.eus-ek, 18:00etan, eskubaloia eskainiko dute A Guardatik. Emakumezkoen ligako Mecalia At Guardes eta Super Amara Bera-Bera neurketa eskainiko da. Jon Ander Gorospek eta Matxalen Ziarsolok egingo dute partidaren kontakizuna.

en kontakizuna.