Itxi

telebista

Audientzia

'Atrápame Si Puedes' bere ordu tartean nagusi, asteartean

EITB

Saioaren historiako bigarren atalik ikusiena izan zen, %16,6ko audientzia-zatiarekin eta 177.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.

  • Patxi Alonso, "Atrapame Si Puedes" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

    Patxi Alonso, "Atrapame Si Puedes" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

'Atrápame Si Puedes' saioaren astearteko atala lehiaketaren historiako bigarren emanaldirik ikusiena izan zen. Patxi Alonsok aurkeztutako saioa bere ordu tartean nagusi izan zen, %16,6ko audientzia-zatia eta 177.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz Euskadin eta eragin eremuan.

'Atrápame Si Puedes' saioak audientzia datu bikainak izan ditu emisioan daramatzan hiru denboraldietan zehar. Azken denboraldiari dagokion bataz bestekoa hau da: %13,2ko kuota eta 143.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Larunbat honetatik aurrera, gainera, asteburuetarako bertsio berria estreinatuko du 'Atrápame Si Puedes Finde' izenarekin. Saio berriak lehiaketaren platotik pasa diren lehiakide dibertigarrienak bilduko ditu, eta egunero 1.000 euroko zakua jarriko du jokoan. Larunbat eta igandeetan izango da ikusgai, ETB2n, 14:00etatik aurrera, Patxi Alonsok aurkeztuta.