Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Eskubaloia, futbola eta pilota, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A. | EiTB

Super Amara Bera Bera-Elche Mustang, Bilbao Athletic-Fuenlabrada eta Olaizola II-Bengoetxea VI partidak eskainiko dira.

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira larunbat arratsaldez ETBn eta eitb.eus-en.

16:00etan, bi hitzordu izango ditugu: ETB1en, Bigarren B Mailako Bilbao Athletic-Fuenlabrada partida, Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabalen kontakizunarekin; ETB4n, eskubaloiko Erregina Kopako finalerdietako Super Amara Bera-Bera eta Elche Mustang taldeen arteko norgehiagoka, Jon Ander Gorospe arduradun dela.

18:00etatik aurrera, Iruñeko pilota jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak. Bi partida jokatuko dira: Arretxe II-L. Galartza / Agirre-Beroiz eta Buruz Buruko Txapelketako Olaizola II-Bengoetxea VI. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Amaitzeko, goizeko 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, bezperan Gasteizen jokatutako GRAVNI torneoko finalak izango dira ikusgai Iñigo Aiestaranen kontakizunarekin.