Itxi

telebista

Telesaila

Siervok Nicolasen espioia izatea onartuko du, gaur, 'La Esclava Blanca'n

A.E.|EiTB

Victoriak eta Lorenzak topo egingo dute une batez eta zer pentsa asko emango die horrek ostiraletan 22:15ean emititzen den telesailean.

Gaur, ETB2ko 'La Esclava Blanca' telesailaren beste bi atal izango dira ikusgai. Hasteko, Siervok Nicolasek espioi lanetan aritzeko egin dion eskaintza onartuko du.

Bien bitartean, oraindik monasterioan giltzatuta dagoen Moralesek aitortuko du Nicolasen aginduz El Eden erre zuela eta hil zuen jaioberria ez zela egiazko oinordekoa. Aitortza hori entzunda, lagunduko diola aginduko dio monasterioko abadeak.

Hurrengo atalean, berriz, Victoriak eta Lorenzak elkarrekin topo egingo dute. Sentsazio berezia eragingo die topaketa horrek. Lorenzak Santa Martara joan beharra dauka, baina Abdulen mehatxupean dagoela uste du. Bi emakumeak topaketa hori ahaztu ezinik daude, eta oroitzapenek indarra hartuko dute.

'La Esclava Blanca' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea