Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Giroa eta Tolosako pilota jaialdia, larunbatean zuzenean, ETBn

A.A. | EiTB

Lasterketaren 2. etapa eta Promozio Txapelketako Arteaga II-Peña II eta Gorka-Bakaikoa partidak eskainiko dira.

ETB1ek eta eitb.eus-ek Italiako Giroarekin ekingo diete larunbateko kirol emankizunei. 13:05ean egingo dute bat Olbia eta Tortoli artean jokatuko den 2. etaparekin. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna.

Txirrindularitzaren ostean, 'ETB Kantxa' saioa izango dugu ikusgai, Tolosako Beotibar pilotalekutik zuzenean. Bertan, Promozio Txapelketako finalerdietako bi partida jokatuko dira: Arteaga II-Peña II eta Gorka-Bakaikoa.

Atariko norgehiagokan Victor-Beroiz eta Laso-Albisu bikoteak izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.