telebista
23:35ean
'DSS2016. On Appétit' dokumentala, gaur gauean, ETB2n
A.A. | EiTB
Kultura eta gastronomia uztartzen dituen proiektua izango da ikusgai "Equipo de Redacción" saioaren ostean.
DSS2016. On Appétit dokumentala eskainiko du ETB2k gaur, 23:35ean, 'Equipo de Redacción' saioaren ostean. Donostiak Europako kultur hiriburutzaren barruan kultura eta gastronomia uztartuz burututako egitasmoaren emaitza dugu.
Europako hamar sukaldari euren etxean hartuko dituzte Euskal Herriko zenbait sukaldarik, eta merkatuak, portuak, sagardotegiak eta euskal kulturako tokirik adierazgarrienak erakutsiko dizkiete. Anfitrioiak bere sukaldeko ateak irekiko dizkio sukaldari gonbidatuari, hark bere eskualdeko errezetak euskal osagaiekin eta teknikekin egin ditzan.
Bi tokietako kultura gastronomikoen arteko nahasketa horretatik ateratako platerak jendaurreko show cooking sukaldaritza saioetan emango zaizkie herritarrei dastatzeko, ondoren ikus-entzulea bere etxeko sukaldean antzeko fusio gastronomikoak probatzera ausartu dadin.
Dokumental hau ostegun gauean izango da ikusgai ETB2n, 'Equipo de Redacción' saioaren ostean, 23:30ean.