Itxi

telebista

Kirolak ETBn

Lodosako jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

21:00etan Emakumeen Euskal Birako 3. etaparen laburpena eskainiko da.

Gaurko 'ETB Kantxa' saioa Lodosatik emango da 22:00etan hasita, ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan, esku pilotako binakako bi partida jokatuko dira: Arretxe II-Iturriaga / Agirre-L. Galartza eta Artola-Beroiz / Laso-Albisu. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute jaialdiaren kontakizuna.

Bestalde, 21:00etan, aste honetan jokatzen ari den txirrindularitzako Emakumeen Euskal Birako etaparen laburpena izango da ikusgai. Antzuolan hasi eta amaitu den 3. etaparen nondik norakoak ekarriko dizkigu Alfontso Arroiok.