Itxi

telebista

22:30ean

Ikertzeko krimen berriak, gaurtik aurrera, 'El Lector de Huesos' saioan

EITB

Paco Etxeberriak eta Dani Alvarezek hezurrek gordetzen dituzten sekretuak azalaraziko dituzte astelehenero, ETB2n, 22:30ean.

2:03

Gaur gauean, Euskal Telebistako bigarren kateak, ekainak 5, Euskal Telebistako bigarren kateak 'El Lector de Huesos' saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du. Bost atal berri eta zirraragarri hauetan, Paco Etxebarria antropologo ezagunak eta Dani Alvarez kazetariak gertakari ikaragarriak, hilketa bihozgabeak eta pasarte historiko polemikoak ikertuko dituzte. 'El Lector de Huesos' saioan, La Romana aldera egingo dute Miriam, Toñi eta Desiree nesken hilketa basatiaren nondik norakoak ikertzeko helburuarekin. 25 urteren ostean, Alcasserreko hiru nerabeen auzia eztabaidagai da oraindik ere. Ezustean, neskak lurperatu zituzten hobiaren inguruan, Paco Etxeberriak hagin bat topatuko du. Aurkikuntza honek krimenaren ikerketan eraginik izan ote du? Bestalde, 2017ko ekainaren 19an, 30 urte beteko dira ETAk Hipercorreko atentatua burutu zuela. Indarkeri garaiaren atal odoltsua benetan. 1987ko ekainaren 19an, ETAk lehergailuz betetako auto bat jarri zuen Bartzelonako Hipercor merkataritza-gunearen aparkalekuan, eta zenbait aldiz horretaz ohartarazi arren, 21 pertsona hil ziren eta 46 zauritu eztandaren eginez. Dani Alvarez biktimekin eta senitartekoekin elkartuko da sarraskiaren eguna gogora ekartzeko. Hedatze-uhina, sugarrak, kea… Zerk eragiten du hildako gehien? Zer ondorio sortzen du eztanda batek giza gorputzean? Paco eta Dani Ertzaintzaren artezilari adituekin batuko dira, hainbat lehergailu frogatzeko; haietako bat gainera, Hipercorren jarri zen bonbaren antzekoa izango da. Salvador Allende Txileko presidentearen heriotzak beti sortu du eztabaida. 1973ko irailaren 11an, Augusto Pinochetek agindutako kolpe militarraren baitan, Allenderen gorpua topatu zuten buruan bi tiro zituela. Nork erabili zuen arma? Bere buruaz beste egin zuen Allendek, ala baten batek eman zion tiroa? Pacok ondo baino hobeto ezagutzen du kasu hau. Izan ere, 2011 urtean Allenderen gorpua hilobitik atera zuen talde profesionalaren parte izan baitzen. ETB2ko saioak thriller amerikar baten ezaugarri guztiak biltzen dituen krimena ikertuko du baita ere. Juan Carlos Aguilar Bilboko 'Shaolin faltsua'’k bi emakume krudeltasun osoz hil zituen. Haietako baten gorpua, gainera, zatikatu egin zuen. Dani Alvarezek hiltzailearen pausoak jarraituko ditu, eta Paco Etxeberriaren laguntzarekin, shaolin faltsuaren modus operandia argituko dute. Nola da posible hegazkin istripu bateko biktimen gorpuak txarto identifikatu eta senitartekoei hainbat biktimen gorpuzkinak ematea? Ertzaintzaren laguntzarekin, Pacok hegazkin istripu baten eszena berregingo du. Dani Alvarez, berriz, senitarteko eta adituekin solastatuko da, erantzunen bila. Nola identifikatu behar da hegazkin istripu baten hildakoa? Zer okertu zen Yak-42 ezagunaren kasuan? Ze mailatan dira erantzule Aznarren gobernua eta Federico Trillo? Hezurrek istorioak kontatzen dituzte, eta Paco Etxeberriak eta Dani Alvarezek gordetzen dituzten ezkutupekoak azalaraziko dituzte, astelehenero, 22:30etik aurrera, ETB2n. 'El Lector de Huesos' K2000 ekoiztetxearen formatu orijinala da, eta orain gutxi FORTA erakundeak ematen duen Pello Sarasola 2016 saria jaso du. Lehen atalean, YAK-42a Ekainaren 5ean, 'El Lector de Huesos' saioaren bigarren denboraldiari hasiera emango zaio. Honako honetan, hegazkin istripuak eta biktimen identifikazio lanak izango dituzte hizpide nagusi. Paco Etxeberria eta Dani Alvarez gidarien eskutik, Yak-42 hegazkinaren auzi ezagunaren berri izango dute ikus-entzuleek. 2003 urtean Turkian behea jo, eta Espainiako 62 militar hil ziren bertan. Gorpuak identifikatzean oker larriak egin omen ziren. Presazko hileta-elizkizunak ospatu ziren. Zer zen ezkutatu nahi izan zutena? Zein neurritan izan zen Aznarren gobernua erantzule? Eta Federico Trillo Defentsa ministroa? Ertzaintzaren laguntza eskatuko du beste behin ere Paco Etxeberriak. Hegazkin istripu bat antzeztuko dute, eta gorpuak identifikatzeko modu zuzena azalduko dute. Pacok gorpuak identifikatzeko erabiltzen diren teknikak (DNA aztarnak, hatz-markak, hortz-kartak) azalduko ditu. Yak-42ko bidaiaria zen Jose Ignacio Pacho Gonzalez Bilboko brigada. Carmen Bermejo alargunarekin berba egingo du Dani Alvarezek. Beste senitarteko batzuen hitzak eta samina jasoko dute ere. Biktimak identifikatzeko orduan, kaosa izan omen zen nagusi, eta familia batek, esaterako, hiru gorpu ezberdinen gorpuzkinak jaso zituen. Iñaki Gabilondo kazetaria elkarrizketatuko dute atal honetan. Yak-42aren kasua zela eta, politikarien duintasun falta eta biktimekiko errespetu eza salatuz, sutsu berba egin zuen irratiko mikrofonoen bidez. Ondoren, beste istripu bat ekarriko dute gogora. Gurean izan den hegazkin ezbehar larriena jazo zen Oiz mendian 1985 urtean. Boing 727 batek antena baten kontra talka egin zuen lurreratze maniobretan, eta Oizen behea jo zuen. 148 bidaiari hil ziren bertan. Guillermo Portero forenseak esku hartu zuen identifikatze lanetan, eta bere bizipenak kontatuko ditu. Caso Yak-42: secretos y mentiras de una catástrofe aérea atala ikusgai izango da ekainaren 5ean, 22:30etik aurrera ETB2n.">El Lector de Huesos' saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du. Bost atal berri eta zirraragarri hauetan, Paco Etxeberria antropologo ezagunak eta Dani Alvarez kazetariak gertakari ikaragarriak, hilketa bihozgabeak eta pasarte historiko polemikoak ikertuko dituzte.

'El Lector de Huesos' saioan, La Romana aldera egingo dute, Miriam, Toñi eta Desiree nesken hilketa basatiaren nondik norakoak ikertzeko asmoz. 25 urteren ostean, Alcasserko hiru nerabeen auzia eztabaidagai da oraindik ere. Ezustean, neskak lurperatu zituzten hobiaren inguruan, Paco Etxeberriak hagin bat topatuko du. Izango ote du aurkikuntza horrek eraginik krimenaren ikerketan?

Bestalde, 2017ko ekainaren 19an, 30 urte beteko dira ETAk Hipercorreko atentatua egin zuela, indarkeria garaiaren atal odoltsua. 1987ko ekainaren 19an, ETAk lehergaiz betetako auto bat jarri zuen Bartzelonako Hipercor merkataritza zentroaren aparkalekuan, eta, zenbait aldiz horretaz ohartarazi arren, 21 pertsona hil eta 46 zauritu ziren eztandaren eraginez. Dani Alvarez biktimekin eta senideekin elkartuko da sarraskiaren eguna gogora ekartzeko. Hedatze-uhina, sugarrak, kea… zerk eragiten du hildako gehien? Zer ondorio eragiten du eztanda batek giza gorputzean? Paco eta Dani Ertzaintzaren artezilari adituekin batuko dira, hainbat lehergai probatzeko; horietako bat, gainera, Hipercorren jarri zutenaren antzekoa da.

Salvador Allende Txileko presidentearen heriotzak beti sortu du eztabaida. 1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochetek agindutako kolpe militarraren baitan, Allenderen gorpua topatu zuten, buruan bi tiro zituela. Nork erabili zuen arma? Bere buruaz beste egin zuen Allendek ala baten batek egin zion tiro? Pacok ondo baino hobeto ezagutzen du kasu hau. Izan ere, 2011. urtean Allenderen gorpua hilobitik atera zuen profesionalen taldeko kideetako bat izan zen.

ETB2ko saioak thriller amerikar baten ezaugarri guztiak biltzen dituen krimen bat ere ikertuko du. Juan Carlos Aguilar Bilboko shaolin faltsuak bi emakume hil zituen, oso modu krudelean. Haietako baten gorpua, gainera, zatikatu egin zuen. Dani Alvarezek hiltzailearen pausoak egingo ditu, eta Paco Etxeberriaren laguntzarekin, shaolin faltsuaren modus operandia argituko dute.

Nola liteke hegazkin istripu bateko biktimen gorpuak txarto identifikatu eta senideei hainbat biktimaren gorpuzkiak ematea? Ertzaintzaren laguntzarekin, Pacok hegazkin istripu baten eszena berregingo du. Dani Alvarez, berriz, senitarteko eta adituekin solastatuko da, erantzunen bila. Nola identifikatu behar dira hegazkin istripu batean hildakoak? Zer okertu zen Yak-42 ezagunaren kasuan? Zer neurritan dira erantzule Aznarren gobernua eta Federico Trillo?

Hezurrek istorioak kontatzen dituzte, eta Paco Etxeberriak eta Dani Alvarezek horiek gordetzen dituzten sekretuak azalaraziko dituzte, astelehenero, 22:30etik aurrera, ETB2n. 'El Lector de Huesos' K2000 ekoiztetxearen formatu orijinala da, eta Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakunde edo Entitateen Federazioak (FORTA) ematen duen Pello Sarasola saria jaso du orain gutxi.

Lehen atalean, YAK-42a

Gaur abiatuko da 'El Lector de Huesos' saioaren bigarren denboraldia. Honako honetan, hegazkin istripuak eta biktimak identifikatzeko lanak izango dituzte hizpide nagusi. Paco Etxeberria eta Dani Alvarez gidarien eskutik, Yak-42 hegazkinaren auzi ezagunaren berri izango dute ikus-entzuleek. 2003. urtean, behea jo zuen Turkian, eta Espainiako 62 militar hil ziren bertan.

Gorpuak identifikatzeko prozesuan oker larriak egin zituzten. Presazko hileta-elizkizunak egin ziren. Zer ezkutatu nahi zuten? Zein neurritan izan zen Aznarren gobernua erantzule? Eta Federico Trillo Defentsa ministroa?

Ertzaintzaren laguntza eskatuko du beste behin ere Paco Etxeberriak. Hegazkin istripu bat irudikatuko dute, eta gorpuak identifikatzeko modu zuzena zein den azalduko dute. Pacok gorpuak identifikatzeko erabiltzen diren teknikak (DNA aztarnak, hatz-markak, hortz-kartak...) azalduko ditu.

Jose Ignacio Pacho Gonzalez Bilboko brigada hegazkin hartan zihoan. Haren alargunarekin, Carmen Bermejorekin, hitz egingo du Dani Alvarezek, eta beste senitarteko batzuen hitzak eta samina ere jasoko dituzte. Biktimak identifikatzeko orduan, kaosa izan omen zen nagusi, eta familia batek, esaterako, hiru gorpuren gorpuzkinak jaso zituen.

Iñaki Gabilondo kazetaria elkarrizketatuko dute. Yak-42ak istripua izan eta, sutsu aritu zen irratiko mikrofonoetan politikarien duintasun falta eta biktimekiko errespeturik eza salatzeko.

Ondoren, beste istripu bat ekarriko dute gogora. Gurean izan den hegazkin ezbehar larriena Oiz mendian jazo zen, 1985. urtean. Boeing 727 batek antena bat jo zuen, Bilboko Aireportuan lurreratzeko maniobra egiten ari zenean, eta bertan erori zen. 148 bidaiari hil ziren. Guillermo Portero forenseak gorpuak identifikatzeko lanetan parte hartu zuen, eta istripu hartan bizi izandakoak kontatuko ditu.

Caso Yak-42: secretos y mentiras de una catástrofe aérea atala izango da ikusgai, gaur, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.