Itxi

telebista

Emanaldiak

Bizkaiko Dantzari Eguna, gaur, 'Oholtzan' saioan

EITB

Maiatzaren 21ean Trapagaranen ospatutako ekitaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur, 22:20etik aurrera.

0:22

Maiatzaren 21ean Trapagaranen ospatutako Bizkaiko Dantzari Egunaren emanaldi berezia eskainiko du gaur ETB1eko 'Oholtzan' saioak, 22:15etik aurrera. Bertan bildutako Bizkaiko dantza taldeek eskaini zuten ikuskizuna izango da ikusgai, Joseba Olagarai esatariaren kontakizunarekin.

79 taldek hartu zuten parte aurtengo hitzorduan, guztira ia 4.000 dantzari. Euskal dantza ezberdinak plazaratu zituzten.

Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da.