telebista
22:30ean
'Operación Rogue' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND' saioan
EITB
Saioak, gainera, Tom Cruisek grabatutako ezinezko eszenak erakutsiko ditu, maiatzean ospatzen diren fikziozko urteurrenak gogoratuko ditu eta Dean Martinen inguruko erreportaje bat eskainiko du.
Gaur gauean, 'La Noche De...' saioak Operación Rogue filma estreinatuko du telebistan, Roger Corman zinema-ekoizle mitikoak egindako pelikula, akzioz beteriko lana. Asiako hego-ekialdeko oihanetan girotuta, Treat Williams eta Mark Dacascos aktoreak ditu protagonista. Bonba kimiko arriskutsu bat egiteko materiala lapurtu duen terroristen bila sartuko dira oihanean barrena. Felix Linaresek pelikula filmatzeko lanen eta aktoreen inguruko xehetasun guztiak azalduko ditu emanaldiaren aurretik.
Bestalde, Tom Cruise aktorearen inguruko Escenas imposibles atala eskainiko du saioak. Aktoreak asteburu honetan estreinatuko du azken filma, eta bere ibilbidean zehar hainbatetan jarri du bizitza arriskuan, lehen pertsonan, ordezkorik gabe, ezinezko eszenak grabatuta.
Horrez gain, La profecía filmeko deabruaren semea astearte honetan, ekainaren 6an, jaio zela gogoratuko du Fechas de película atalak. Bide batez, aktoreak gaur egun duen itxura erakutsiko du. Hilabete honetan ospatzen diren beste urteurren batzuk ere gogoratuko dituzte.
Amaitzeko, Dean Martinen inguruko erreportaje berezia eskainiko du Los archivos secretos de La Noche de... atalak. Frank Sinatraren lagun mina eta, askoren ustez, hura bezain abeslari ona eta dibertigarria zen, baina asko edaten zuen.
'La Noche de... Operación Rogue' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.