Itxi

telebista

20:00etan

Lakuntzan izango da, gaur, 'Historias a Bocados' saioa

EITB

Gastronomia eta tradizioa hizpide duten hainbat istorio ezagutuko ditu Ander Gonzalezek.

Ander Gonzalezek Lakuntza Nafarroako herria bisitatuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan, eta bertako gastronomia eta tradizioetan murgilduko da, herriko auzokideen eskutik.

Lakuntza tradizioak mantentzeko ahalegin handia egin duen herria da. Besteak beste, Lakuntzako Pertza erromeria errekuperatu dute, eta Joxe Felix Floresek Anderri kontatuko dizkio festaren nondiko norakoak. Gainera, erromeriako protagonista diren Miguel Angel eta honen astoa, Jacinto, ezagutuko dituzte igandeko saioan. Biek Juanjo Arregiren harategitik ateratako odolosteak San Miguel mendira igotzeko arduradunak dira, gailurrean ospatzen baita festa handia, ardo, ogi eta odolosteekin.

Lakuntzako beste ohitura bitxia piperropilena da. Garai batean, neska gazteek prestatzen zituzten jaki tipikoak dira piperropilak eta mutilei oparitzen zizkieten gero beraiekin dantza egiteko. Marta eta Cristinak erakutsiko diote Anderri jaki hauek prestatzen. Gainera, Ricardo Aretak San Saastin egunean herrian egiten duten danborradaz hitz egingo du.

Horrez gain, herrian dagoen txoko bakarra ezagutuko du saioak. 440 kide baino gehiago ditu txokoak, eta larunbat gauean, Manu Hernandez eta Miguel Ángel Aretaren koadrila bilduko da bertan. Ander ere gonbidatuko dute.

Amaitzeko, Unai Bakaiko eta Igor Arregi ehiztariek euren istorioak kontatuko dizkiote Anderri. Arza, Lakuntza herrian ezaguna, Anderrekin egongo da momentu oro, eta ez du istoriorik galduko.

'Historias a Bocados' gaur eskainiko da, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

/strong>n.