telebista
20:15ean
Aramaion izango da gaur 'Historias a Bocados' saioa
EITB
Ander Gonzalez Arabako herri honetako biztanleekin izango da, bertoko gastronomiaren inguruko hainbat istorio ezagutzeko.
'Historias a Bocados' saioa Arabako Aramaio herrian izango da gaur. Ander Gonzalez sukaldaria, hasteko, Maider Unda kirolari olinpikoarekin izango da. Aramaioko Olaeta auzoan bizi da Maider eta gaztategi familiarraren arduraduna da orain, Artzai Gazta markaren salerosketan. Bere ibilbidea kirolean egin ondoren, Anderrek berarekin neurtu nahi izango ditu indarrak borroka librean.
Igor Asarta ere Olaeta auzokoa da. Ahabiak landatzen ditu eta zukuak eta marmelada egiten du baratzean lortutakoarekin. Oreinak ere hazten ditu eta Anderri erakutsiko dizkio.
Arabako eskualde honi Alfontso XIII erregeak Suitza Txikia deitu zion, eta paraje hauetan topatuko du Anderrek Iturrieta Sagardotegia, Arraga auzoan. Juan Jose jabearen eskutik presa zahar batekin egindako sagar zukua dastatuko du Anderrek, baita txuletoi handia ere.
Anderrek, gainera, oso momentu onak pasako ditu hiru pertsonaia bereziekin: Juanjo, Patxi eta Paulino. Beraiekin, hainbat istorio eta sekretu bitxi ezagutuko ditu, eta Patxik egindako etxeko txorizoak dastatzen amaituko dute eguna.
'Historias a Bocados' gaur emitituko da 20:15etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.