telebista
22:15ean
'Pánico nuclear' thrillerra, gaur, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Ben Affleck eta Morgan Freeman protagonista dituen film honetan, CIAko agente baten abentura zirraragarria kontatzen da.
Pánico nuclear (The Sum of All Fears) filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. Phil Alden Robinsonek zuzendu zuen thriller honek Ben Affleck, Morgan Freeman, James Cromwell, Liev Schreiber eta Bridget Moynahan ditu protagonista. Tom Clancyren The Sum of All Fears eleberrian oinarritutako lana da.
1973an, misil nuklear bat zeraman ehiza-hegazkin israeldar bat tiroz bota zuten Ekialde Hurbilean. Hogeita bederatzi urte geroago, adineko arabiar batek misila aurkituko du, eta neonazi batzuekin harremana duen mertzenario bati salduko dio. Misila ikusleen artean AEBko presidentea izango duen Superbowleko partida batean leherrarazi nahi dute neonaziek, errua Errusiari egozteko asmoz. Jack Ryan CIAko agenteak (Ben Affleck) CIAko zuzendariari sinetsarazi beharko dio Errusia ez dela erruduna.
Ez galdu Pánico nuclear akziozko filma, ostiralean, 22:15ean, ETB2n.