Itxi

telebista

20:15ean

Bidania-Goiatz, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan

EITB

Bertako bizilagunen istorioak ezagutzeko, gipuzkoako txoko honetara gerturatuko da Ander Gonzalez sukaldaria, 20:15etik aurrera.

Bidania-Goiatz herrira gerturatuko dira gaur Euskal Telebistako 'Historias a Bocados' saioan. Bertako bizilagunen istorioak ezagutzeko, gipuzkoako txoko honetara gerturatuko da Ander Gonzalez sukaldaria, 20:15etik aurrera.

Lehenbizi, Juanitorekin topo egingo du Anderrek, eta ia 80 urte dituen gizon honek zur eta lur utziko du sukaldaria, haren indarra, kemena eta izaera bitxiagatik. Juanitok egunero egiten dituen bi jarduera erakutsiko dizkio aurkezleari, alde batetik, sega eta bestetik idien apainketa. Gizonak sukaldean aritzeko asmorik ez, eta Begoñaren Kontseju jatetxera eramango du.Bertan ezagutuko ditu Anderrek, herriko jaki eta errezeta tipikoak.

Ondoren Inekerekin solastatuko dira. Badira 40 urte emakume holandarra Gipuzkoako bazter honetara bizitzen etorri zela.  Bere etxeko ateak zabalduko dizkio ETB2ko saioari; eta Ander Gonzalez barru-barruraino sartuko da. Ineke lorezain aparta dela jakingo dute orduan ikus-entzuleek. Ez dauka sorlekura itzultzeko asmorik, baina zalantza gabe,  bere krepe ezagunak egiteko Holandatik ekartzen du irina berezia.

Bestalde, Izaskunek egiten dituen intxaur pasten errezeta emango dute 'Historias a Bocados' saioan. Ander Gonzalezek adi-adi jarraituko ditu Goiatzeko bizilagunaren azalpenak, eta ondoren, egindako gozoak sendiaren baserriko atarian probatuko dituzte. 500 urteko historia duen baserria alegia! Izaskun gozogintzan oso trebea da, pastelak, pastak eta tartak egitea atsegin du oso, baina hauxe ez da duen zaletasun bakarra. Joskintzan ere ibili badabil, eta Anderri bere sekretuak erakusten saiatuko bada ere, sukaldariak ez du arlo honetan gaitasun handirik.

Bukatzeko, Donostiako Denisekin arituko dira. Aspaldi etorri zen hiritik herrira bere ametsa betetzeko. Orain, egunero-egunero gogor lan egiten du nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi ahal izateko. Galloway arrazako behi eskoziarrak hazten ditu; okela arras gozoa omen dute, eta Ander Gonzalezek txuleta zoragarri bat probatzeko aukerarik ez du galduko.

 

lduko.