telebista
Zinema ETBn
'Matar al irlandés' filma emango du ETB2k gaur
A.A. | EiTB
Danny Greene mafiosoaren benetako historia kontatzen duen filma da.
Gaur gauean, Matar al irlandés filma eskainiko du Euskal Telebistak bigarren katean. Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa kontatzen du, hain zuzen ere, Danny Greene mafiosoarena. 70eko hamarkadan Clevelandeko mafia irlandarraren buru zen Greenek handiak izan zituen beste mafia batzuekin.
Ray Stevenson aktoreak gorpuztu du Greene film luze honetan. Berarekin batera, Christopher Walken, Val Kilmer, Vinnie Jones eta Vincent D'Onofrio aktoreen lana ikusi ahal izango dugu.
Filma 22:15ean hasiko da ETB2n.