Itxi

telebista

Bideo-castinga

Azken eguna, bideoa bidali eta 'El Conquistador 14' saioan sartzeko!

I. A. | EITB.EUS

Aurrez aurreko casting guztiak bukatuta, saioan sartzeko azken aukera bideo-castinga bidalita izan da. Gaur da bideoak bidaltzeko azken eguna.

"El Conquistador del Fin del Mundo 14" saioan parte hartzeko aurrez aurreko castingak amaitu ondoren, bideo-castinga izan da saioko lehiakide izateko azken aukera. Gaur, abuztuak 31, da bideoak bidaltzeko azken eguna, saioak eitb.eus-en duen webgunean dagoen formulario baten bidez.

Bideoan norberaren aurkeztu behar dute lehiakide izan nahi dutenek eta baita, euren abilezien berri eman ere. Gaitasun fisikoak izatea abantaila dela dirudien arren, arduradunek ez dute bakarrik hori bilatzen. Egoera ezberdinen aurrean aurpegia eman eta ezkutatzen ez diren pertsonak bilatzen dituzte, horiek baitira abenturan urrunen helduko direnak.

 

Online castingean arrakasta izateko 7 gakoak

Joxan Goñi eta Txema Montoya "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren zuzendariek zenbait gako eman dizkigute zure castinga gainerako bideoen artean nabarmentzeko. Hona hemen zerrenda:

1. Oso jostalaria eta dibertigarria izan dadila. Bideoa ikusterakoan hau esateko gogoa eman behar digu: "Ikusten geldituko naiz, ezin hobea da eta".

2. Originala izan dadila, inoiz ikusi gabeko castinga.

3. Zaindua izan dadila. Maila oso handia duten bideoak daude.

4. Pertsonaia ezagun bat ager dadila eskatzen zu lehiakide izateko.

5. Lehiakidegaiak erakuts dezala egiten dakien zerbait berezia.

6. Lehiakidegaiak ez dezala esan "nire lagunen laguna naiz", hori ezinbestekoa da.

7. Lehiakidegaiak ez dezala esan "inoiz ez dut tranparik egingo"; izan ere, hori gezurra da.

Bideo-castinga bidai zuten zenbait lehiakideren adibidea

Oraindik ez badakizu zer nolako bideoa prestatuko duzun "Conquis"eko webguneko formulariotik bidaltzeko, hona hemen gure konkistatzaileetako batzuk saioan sartzeko bidali zituzten bideoak.

Alex Ortega "El Conquistador del Caribe"ko talde urdineko lehiakideak lagunei esker lortu zuen saioan sartzea. Haren kuadrillak "Gaztea Box" saiora bidali zuen oriotarraren bideo-castinga, eta handik haren aldeko kanpaina egin zuten. Gogora dezagun nola jakin zuen "Conquis"en izango zela.

 

 

Hona hemen Alexek egin zuen bideo-castingaren zati bat.

 

Hau da Saioak lehiakide izateko bidali zuen bideoa

 

Aitor Zabalza "El Conquistador del Amazonas" saioko pirainen taldeko lehiakideak arrantzarako eta ehizarako dituen abileziak erakutsi zituen bere bideoan.

 

Ainhoa Gomez ere telerrealitate saioaren 12. edizioan izan zen, jaguarren taldean, eta Ingalaterratik bidali zuen bideoa, han bizi baita.

 

Azkenik, ezin ahaztu Nakorrek bidalitako bideoa. Zazpigarren edizioko irabazlea izan zen.