Itxi

telebista

22:30ean

ETB2k 'Con el Verano a Cuestas' saioa estreinatuko du gaur gauean

A.A. | EiTB

Aire zabalean oporraldiaz gozatzeko aukera ezberdinak erakutsiko dizkigu saio berriak.

'Con el Verano a Cuestas' saio berria estreinatuko du ETB2k gaur gauean. Aire zabalean oporraldiaz gozatzeko aukera ezberdinak erakutsiko dizkigu, hotel eta apartamentuetatik harago. Euskal Herriko eta inguruetako kanpinetan ibiliko dira, eta udan egiteko moduko plan ezberdinak proposatuko dizkigu.

Uda kanpinean pasatzen duten herritarren eguneroko bizitza ezagutuko du ETB2ko saio berriak: nolako azpiegiturak dituzten, zein jarduera egiten dituzten eta zeintzuk diren horien zaletasunak. Karabana hartuta batetik bestera dabiltzanak eta ostatu hartzeko leku bitxiren bat aukeratu dutenak ere ezagutuko dituzte. Musika jaialdietara edota herriz herri eta jairik jai dabiltzanak ere badaude.

'Con el Verano a Cuestas' saioaren lehen atalean, Islares (Kantabria) herriko Arenillas kanpinera joango dira. Bertan, Fina eta Mari ezagutuko dituzte, eguraldi zoragarriarekin zer egin erabaki ezinik dabilen bikotea. Halaber, siesta egin nahian dabilen beste lagun talde batekin egongo dira.

Kostaldetik barrualdera joko dute, Medina de Pomar (Burgos) herrira. Euskaldun askok ematen dute uda El Brezal kanpinean. Jaietan antolatu duten paella lehiaketaren nondik norakoen berri emango dute.

Jarraian, autokarabana hartuta batetik bestera dabiltzan hiru familiarekin elkartuko dira. Bazkaria Angelun egingo dute, askaria Kanbon, eta afaria, berriz, Donibane Garazin.

Hurrengo protagonistak EHUren El Saltillo ontzian egonaldia egiten ari diren 12 gazte izango dira. 'Con el Verano a Cuestas' saioko lantaldeak Getariatik Donibane Lohizunera arteko bidaia egingo du horiekin.

Udaz gozatzeko plan ahaztezinak izango ditugu eskura 'Con el Verano a Cuestas' saioan, ostegunero, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista