telebista
22:15ean
'Azken bidaia' dokumentala, gaur gauean, ETB1eko 'Zinez' saioan
EiTB
Comète sarea II. Mundu Gerran pilotu aliatuei muga pasatzen lagundu zien erakundea du ardatz.
Gaur gauean, 22:15etik aurrera, Azken bidaia dokumentala izango da ikusgai ETB1en, "Zinez" saioaren barnean. Lan hau Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak zuzendu zuten, eta Moztu Filmak, Offworld (Belgika) eta Amo Films (Frantzia) produkzio-etxeen lana da. EiTBren partaidetza ere izan zuen.
Dokumentalak Comète sarea Bigarren Mundu Gerran pilotu aliatuei muga pasatzen lagundu zien erakundea du ardatz. Azken bidaia lanak zorigaiztoko gau batean gertatutakoa kontatzen du. Orain 60 urte baino gehiago, sei pertsona atxilotu zituzten Pirinioetatik gertu dagoen baserri batean. Horien istorioak eta Bigarren Mundu Gerran Comète ihes egiten laguntzeko sarea osatu zuten ehunka pertsonaren istorioa islatzen ditu. Beldurra nagusi zen garaian, Belgikan, Frantzian eta Espainian zehar zabaldu zen gizatalde horren kemena. Dokumentala izan arren, fikzioko elementuak ere erabiltzen ditu lanak.
Ez galdu Azken bidaia dokumentala ikusteko aukera, gaur, 22:15ean, ETB1en.