Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Alvaro Saiz, Virtual Machine

Enea Otermin

EITB

Alvarok 31 urte ditu eta bere gorputzarekin zer egiteko gai den erakutsi digu.

Gaurko hautagaiaren izena Alvaro Saiz Virtual Machine da. Ostalari honi pilotatzea eta paratxutean salto egitea gustatzen zaio. DYAko boluntarioa da eta saria irabazten badu diru zati bat eurei emango die. Facebooken bere profila du eta 1.700 lagun baina gehiago ditu. Alvaro edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.