Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Euskal Kopako finala, Athletic-Alaves, gaur, zuzenean, ETB1en

A.A. | EiTB

Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera ere izango dugu ikusgai.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute larunbat honetan Athleticek eta Alavesek jokatuko duten Euskal Kopako finala. Iñaki Mikeo, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango ditugu berriemaile Barakaldoko Lasesarre futbol zelaitik 19:30etik aurrera.

Aurretik, 18:00etan, arraun emankizuna izango dugu, hori ere zuzenean. Hondarribiko Bandera-Mapfre Saria jokatuko dute Eusko Label Ligako traineruek. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna.

Bestalde, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, zesta-puntari egingo diote tartea, Cabanillaseko sariko finalak eskaintzeko. Xabier Larrañaga eta Felix Espilla izango dira esatariak.