Itxi

telebista

Audientzia

110.000 ikus-entzulek bat egin zuten zuzenean 'Artillero 2017' saioarekin

EITB

'Donostiako Aste Nagusia 2017' saio bereziek eta asteburuko kirol emanaldiek audientziaren harrera bikaina izan zuten.

Donostiako Aste Nagusiari hasiera eman zion 'Artillero 2017' ekitaldiaren zuzeneko emanaldiak audientziaren harrera bikaina izan zuen ETB2n. Saioak %11,3ko audientzia- zatia eta 110.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak larunbat eta igande gauetan aurkeztutako 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saio bereziek ere datu onak lortu zituzten ETB1en.

Larunbateko saioak %4,5eko audientzia zatia eta publiko euskaldunaren %6,3ko kuota lortu zituen. Audientzia metatuari dagokionez, 107.000 ikus-entzule izan zituen Euskadin eta eragin eremuan. Igandeko emanaldiak bere aldetik, %4,5eko audientzia zatia, euskaldunen arteko %8,6ko kuota eta 100.000 ikus-entzule bereganatu zituen.

ETB1ek aste osoan zehar eskainiko du 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioa. Gauero, gonbidatu bereziak izango dituzte eta su artifizialen zuzeneko emanaldia eskainiko dute.

Kirol-emanaldiak

Horrez gain, asteburuko kirol-emanaldiek audientzia harrera bikaina izan zuten. Igandean, Ezkurdi/Rezusta eta Irribarria/Merino II bikoteek jokatutako pilota partida nagusia, bere ordu tartean nagusi izan zen, %13,7ko audientzia zatia eta euskaldunen %28,1eko kuota lortuz. Norgehiagokak 70.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Larunbatean, Athletic eta Alaves taldeek jokatutako Euskal Kopako finalaren zuzeneko emanaldiak %10,3ko audientzia zatia eta 111.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

Estropaden emanaldiei dagokienez, larunbat arratsaldeko Hondarribiko Banderak %8,3ko audientzia zatia lortu zuen, eta igande goizeko Ondarroako Banderak berriz, %10,3koa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista