Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Boiroko Bandera, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Futbolean, Emakumeen Euskal Kopa izango da ikusgai, eta gainera, Amezketako pilota jaialdia eskainiko dute zuzenean.

Kirol emanaldi eskaintza zabala izango du Euskal Telebistak gaur gauean. Goizeko 12:00etan, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Eusko Label Ligako Boiroko Bandera, Mikel Olazabal eta Ibon Gaztañazpiren kontakizunarekin.

Arratsaldean, 16:00etan eskainiko duten Emakumeen Aste Nagusia 2017 herri kirolen erakustaldiaren ondoren, Amezketako pilota jaialdiarekin bat egingo dute ETBko kamerek. Mendizabal II- Erostarbe/ Ugalde- Tolosa atariko partida eta Altuna III- Merino II/ Jaka- Rezusta partida nagusia eskainiko dituzte zuzenean, Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia esatarien ardurapean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ondoren, Bilboko buruz buruzko zesta txapelketa finala izango da ikusgai, 19:30ean, Iñigo Aiestaran eta Felix Espillaren kontakizunarekin.

ETB4k bere aldetik, Real Sociedad eta Atheltic-en arteko Emakumeen Euskal Kopa eskainiko du zuzenean. Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Xabier Ormazalek egingo dute futbol partidaren kontakizuna 12:00etatik aurrera, eta eitb.eus-en ere izango da ikusgai. Ondoren, Donostiako Antiguoko pilota afizionatu txapelketa finalak eskainiko dituzte ETB4k eta eitb.eus-ek, 14:00etatik aurrera.