Itxi

telebista

22:30ean

Oporretako istorio gehiago, gaur gauean, 'Con el Verano a Cuestas' saioan

EITB

Saioak Saturraraneko kanpina bisitatuko du, Salinaseko Longboard jaialdian egongo da eta Bizkaiko kostaldea ezagutuko du belaontzi batean.

'Con el Verano a Cuestas' saioa oporrretako istorio gehiagorekin itzuliko da gaur ETB2ra. Atal honetan, Saturraraneko kanpinean oporrak igarotzen dituzten lagun eta koadrilak ezagutuko dituzte. Ondoren, Asturiaseko Salinaseko Longboard jaialdian egongo dira eta  amaitzeko, Bizkaiko kostaldea bisitatuko dute belaontzi batean.

Hasteko, Saturraraneko kanpinean Josu eta Paco lagunak ezagutuko dituzte. Arrantza egitera elkarrekin joaten dira eta etengabe ari dira elkarren kontrako apustuak egiten. Kanpinetik irten gabe, bazkaltzeko mahai bati itsatsita bizi den lagun koadrila bat ezagutuko dute. Gainera, Bartzelonako familia batek eta Donostiako beste batek eguraldi txarra egiten duenerako plan alternatiboak azalduko dituzte kameren aurrean.

Horrez gain, Asturiaseko Salinasen ospatzen den Longboard Festibalera joango dira. Milaka pertsona surfaz eta musikaz gozatzera hurbildu dira jaialdira, baina eguzki eta beroaren ondorioz, askok, ezin izan dute euren kanpin dendatan lorik egin. Hobeto moldatu dira furgonetan edo autokaraban hurbildu direnak, eta haien etxe ibiltariak erakutsiko dituzte kameren aurrean.

Jairik jai ibiltzen diren ferietako salerosleek ere karabana ikusgarriak dituzte, eta horien artean, batzuk gurpildun jauregiak dirudite Juanmaren karabanak adibidez, 80 metroko luzeera du eta jacuzzi bat du barruan. Salerosle hauekin egongo da osteguneko saioan, eta egun osoan tonbolan eta beste salmenta postuetan egon behar duten arren, lagunekin disfrutatzeko denbora ere badutela erakutsiko dute.

Amaitzeko, Bizkaiko kostaldea ezagutzeko, belaontzi batean joango dira familia batekin. Getxotik Bermeora bidaia egingo dute beraiekin.

'Con el Verano a Cuestas' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.