telebista
22:00etan
Orion eta Donostian izango da, gaur, 'Itsasontzi Baten'
EITB
Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik Pilartxo belaontzian egingo dute Gipuzkoako kostaldea.
Gipuzkoan barrena jarraituko du 'Itsasontzi baten' saioak gaur. Pasaia atzean utzita Orio eta Donostiara iritsiko da Pilartxo belaontzia, Maitena Salinas eta Ibon Gaztañazpiren gidaritzapean.
Musika eta jai giroa oso gertutik izango dituzte aste honetan. Orioko hondartzan kontzertu itzela topatuko dute, eta bertan, Ibonek bere musikari abilezia eta Maitenak bere abeslari sena frogatuko dituzte Orioko gazteekin batera.
Oriora sartu bezain pronto Pilartxoren garbiketa lanak burutuko dituzte. Ondoren, Txonpe nabigatzailearekin egingo dute topo, bizileku duen belaontzian. Txonpek itsasoarekin izan duen harremanaz hitz egingo die, munduan zehar izandako abenturak barne.
Maitena Aitorrekin karramarroak harrapatzen saiatuko da. Ibon, bitartean, bere duen Orion ibiliko da bertako pertsonaiekin.
Orio arraun taldearen entrenamendu bat oso hurbiletik bizitzeko aukera izango du Maitenak, Jon Salsamendi entrenatzailearekin.
Donostiara iritsita, Ibonek eta Maitenak Flyboard-a egiteko aukera izango dute Santa Klara Uhartearen parean. Saioa Donostiako Jazzaldian amaituko dute, Zurriola hondartzan Aitor Merino aktorearekin kontzertuaz disfrutatzen.
'Itsasontzi Baten' igande honetan izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.
TB1en.