telebista
Gaur
Lekeitioko Antzar Eguna, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
15:45etik aurrera, antzara-jokoa zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu Imanol Artolaren eta Gorosti Txopitearen kontakizunarekin.
Lekeitiok San Antolin jaietako egun handiena ospatuko du gaur: Antzar Eguna. EiTBko kamerak bertan izango dira antzara-jokoa zuzenean eskaintzeko. Imanol Artolak eta Gorosti Txopiteak egingo dute kontakizuna, eta Maite Eskarmendik eta Iñigo Agirrek Lekeitioko portuan dauden protagonisten iritziak jasoko dituzte.
300 urte baino gehiagoko tradizioa da antzara-jokoa, eta ikusmin handia sortzen du urtero. Lekeitiokoak ez ezik, Lea-Artibai eskualdeko kuadrillek ere parte hartzen dute bertan. Gutxi gorabehera, 80 potinek hartuko dute parte aurten ikuskizun horretan.
Emanaldia 15:45etik aurrera jarraitu ahal izango da zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.