Itxi

telebista

Irailaren 24tik aurrera

'Vaya Semanita', telebistatik antzokira

EITB

Andoni Agirregomezkorta, Javier Anton, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz aktoreek telesailean arrakasta handia lortu duten pertsonaiak eszenatokira eramango dituzte.

"Vaya Semanita" Euskal Herriko eszenatoki guztietara helduko da, Pausoka eta Glu Glu produkzio-etxeen eskutik. Irailaren 24an hasiko da bira Tolosako Leidor Antzokian; hala ere, urriaren 22an "estreinaldi ofiziala" egingo dute Barakaldoko Antzokian.

"Vaya Semanita"ren denboraldi guztietako unerik onenak hautatu dira, publikoak zuzenean disfrutatu ahal izateko. Gaurkotasun gaiak, bikoteak, giza harremanak, lana... umorearekin landuko dituzte Andoni Agirregomezkorta, Javier Anton, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz aktoreek.