telebista
22:00etan
'La gran seducción', gaur gauean, ETB2n
EiTB
EiTB
Jean-François Pouliotek 2003an zuzendutako filmaren remakea eskainiko du ETB2k.
-
Brendan Gleeson y Taylor Kitsch
La gran seducción filma eskainiko du gaur ETB2k. Don McKellar zinemagileak zuzendu zuen komedia hau, eta Brendan Gleeson eta Taylor Kitsch dira bertan protagonista.
Tickle Head herriko biztanleek udalerri horretan bizi nahi duen mediku bat aurkitu behar dute, enpresa batek bertan lantegi bat eraikitzea nahi badute. Murray French (Gleeson) izango da bilaketa horren arduradun, eta Paul Lewis (Kitsch) doktorea aukeratuko du. Herrian gera dadin, Paul seduzitzen saiatuko dira herritar guztiak une horretatik aurrera.
La gran seducción filma gaur gauean, 22:00etan, ETB2n.