telebista
El Conquistador-en castinga
Dina Abouzeid, ama kementsua
Enea Otermin
EITB
Dina Jordanian jaio zen baina gaur egun Gasteizen bizi da.
Gaurko hautagaiaren izena Dina Abouzeid da da. Dina Jordanian jaio zen, baina duela 6 urte bere alaba besoetan hartu eta alde egin behar izan zuen. Gaur egun Gasteizen bizi da eta Arabako Badminton Federazioko monitorea da. Jordanian ere parte reality batean parte hartu zuen eta irabazle suertatu zen. Dina edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.