telebista
20:00etan
Deba ezagutuko dute, gaur, 'Historias a Bocados' saioan
EITB
Ander Gonzalez sukaldariak Debako auzokideen istorio bitxienak emango ditu aditzera.
Ander Gonzalez sukaldariak Deba ezagutuko du, gaur, 'Historias a Bocados' saioan.
Hasteko, Martin eta Gloria anai-arrebak ezagutuko ditu. Artisauntzan lan egin dute bizitza osoan: Martin abarkagilea da eta Gloria euskal jantzi tradizionalak josten ditu. Bikoteak, artisau lanak egiteko beharrezkoa den trebezia erakutsiko dio Anderri, eta Gloriak prestatutako porru eta ganbekin egindako tarta dastatuko du.
Ondoren, Itxasbegira, Debako Elkarte Gastronomikora joango da, eta bertan, Aitorrekin arituko da sukaldean. Elkarrekin, bonito piperradarekin prestatuko dute, itsasoko eta lurreko produktuak primeran bat egiten dituen platera.
Debako Lastur auzoan ere izango da Ander. Bertan, Carmenek duen ehungintza tailerra ezagutuko du. Ardi Latxen artilearekin haria nola lortzen duen erakutsiko dio sukaldariari, eta elkarrekin, koloreak sukaldean prestatuko dituzte. Izan ere, baratzeko produktuekin hariak tindatzen ditu.
Lasturren gainera, Marqués de Saka ganadutegira bisita egingo du Anderrek. Jokin eta Ander bikiek Errekortari erakustaldia egingo dute, eta sukaldaria plazara jaisteko konbentzitzen saiatuko dira. Ondoren hirure, zezen- buztan erregosia jango dute.
'Historas a Bocados' larunbat honetan emitituko da, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.