telebista
ETB1 eta ETB2n
Kataluniari buruzko programazio berezia, gaur, ETBn
A.E.|EiTB
Gauean, '7 Días' izango da ikusgai Estibaliz Ruiz de Azuaren eskutik, ETB2n.
ETBko programazioak Katalunia izango du jomuga gaur. Bai albistegiek eta baita saio bereziek ere Euskaditik zein Bartzelonatik aztertuko dute bertan jazotzen den guztia.
Eguneroko albistegiek jarraipen berezia egingo diote Kataluniari egun guztian. Bertatik berri emango dute 'Gaur Egun' eta 'Teleberri'rako, Olatz Simon eta Eli Zunzunegiren batera, Saioa Martijak, Juan Carlos Etxeberriak, Julen Etxebarriak eta Miren Josu Arrazolak. Bartzelonan jarritako setean, hain zuzen ere, Saioa Martija eta Juan Carlos Etxeberria egongo dira gonbidatuak elkarrizketatzen.
ETB2n, Xabier Lapitzek Bartzelonatik bertatik emango du gertatzen denaren berri 'En Jake'n eta bertan izango ditu iritzi emaile eta elkarrizketatuak. Saioa 09:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Bilboko platoan, Arantza Ruiz aurkezlearekin, Fabio Gonzalez, Paula Amieva, Alberto Surio, Eider Hurtado, Laura Mintegi eta Chema Herzog solaskideak izango dituzte goizean zehar.
Halaber, 'El Programa de Klaudio' saioak, egun hauetan bezalaxe, arratsalde osoa hartuko du 'A bocados' hasi arte, eta arreta osoa Katalunian izango dute, bai Bilboko platoan eta baita Adela Gonzalezek gidatuko duen Bartzelonako atalean ere.
Gauean, 22:30ean, '7 Días' aurkeztuko du Estibaliz Ruiz de Azuak. Bertan, Puigdemonten agerraldia Parlamenten eta Mariano Rajoyk Diputatuen Kongresuan esango duena aztertuko dituzte. Eztabaida mahaian, Itziar Gorospe, Martin Garitano, Montse Ramirez, Isabel Camacho eta Eva Domaika izango dituzte Kataluniako azken berrien inguruan aritzeko.
Bartzelonatik protagonista politikoak elkarrizketatuko dituzte, besteak beste, Nuria de Gispert Parlamenteko presidentea eta Societat Civil Catalanako ordezkari bat. Horrez gain, Madrildik Pablo Montesinos kazetaria izango dute.