Itxi

2017/10/16

08:00

telebista

22:30ean

'Mundu bat ahoz aho' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Kantu inprobisatuari buruzko ikus-entzunezkoa da eta mundu osoko inprobisatzaileen lekukotasunak biltzen ditu.

0:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kantu inprobisatua ardatz duen Mundu bat ahoz aho dokumentala eskainiko du ETB1ek gaur gauean, 22:30ean. Mintzola Ahozko Lantegiak garatu eta Lanku kultur zerbitzuek ekoitzitako ikus-entzunezkoak mundu osoko inprobisatzaileen lekukotasunak biltzen ditu.

Mendez mende, idatziz transmititu izan da herri baten historia ofiziala. Baina historia ofizialaren ertzetan badira bestelako ahots batzuk ere, ahoz aho hedatzen direnak eta inprobisatu diren leku eta momentu horri dagozkionak. Kantu inprobisatuak forma eta ahots ugari hartzen ditu munduko bazter bakoitzean. Baina, XXI. mendean ere, zenbait gizartetan behar-beharrezkoa da liburuetan agertzen ez diren begiradak adierazteko.

Hasi Euskal Herritik eta Mexikora, Sardiniatik Kurdistanera, inprobisatzaile bakoitzak bere izaera emango dio kantu inprobisatuari, eta kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu. Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatzeko aukera izango dugu dokumental honetan, eta, bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu, sortzaileen bizipen pertsonalen eta hausnarketen bidez.

Ikus-entzunezkoan parte hartuko duten inprobisatzaileak hauek dira: Maialen Lujanbio (Euskal Herria); Dana Sofia Limon, Rebeca Limon eta Diana Laura Hernandez (Mexiko); Mireia Mena (Herrialde Katalanak); Simone Moni (Sardinia); Zinar Ala (Kurdistan); Karen Owen (Gales); eta Yunet Lopez (Kuba).

Horrez gain, Albert Casals, Ixiar Eizagirre, Begoña Guzmman eta Ruth Finnegan adituek ere hartuko dute parte bertan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Euskal Telebista
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;