telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Zestoan izango da arratsaldean
EITB
Ander Gonzalez sukaldaria Zestoara joango da gastronomiarekin lotutako historiak ezagutzera.
Ander Gonzalez Zestoara joango da gaur, eta bertako biztanleen istorio gastronomikoen berri emango du 'Historias a Bocados' saioan.
Hasteko, Zestoako Bainuetxea bisitatuko du. 1804garren urtean zabaldu zen eta turista dirudunak ziren bezero nagusiak. Bertako langile izandako Vicente Davilak erakutsiko dizkio bainuetxeko ertz guztiak. Anderrek biziko duen momentu gastronomikoa sorpresa handia izango da eta Jose Manuel Ibar Urtain Zestoako tigrearekin lotura izango du.
Ziurrenik, Zestoara heldu ziren lehen turista haiek ez zekiten inguruko baserrietako bizimodua zeinen gogorra zen. Miguel Angel Uzkudun Anbu-k bai ordea. Aranburu jatetxe-landetxeko jabeak arkumea burduntzian prestatuko dio Anderri.
Amaitzeko, Patxi Goenaga ezagutuko du Anderrek. Mekanika eta elektrizitatea dira Patxiren pasioak, eta hainbat gailu ezberdin ditu. Horien artean, txurroak egiteko makina bat.
'Historias a Bocados' gaur emitituko da, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.