Itxi

telebista

'Kresala' saioaren bidez

Bilboko Portuak ETB sarituko du itsasoko sektoreari laguntzeagatik

EITB

Erredakzioa

"Kresala" saioak itsasoari buruzko istorio eta berriak ditu ardatz. Gure herriarekin zerikusia dutenak eta hemen jazotzen direnak, itsasorik gabe bizi ezin duten lagunen kontuak.

Bilboko Portuko Agintaritzak eta Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteak ETB sarituko du ''Kresala'' saioaren bidez Bilboko Portuari emandako hedapen, babes eta bultzadarengatik. Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak jasoko du saria asteazkenean.

Kontsignatarioen lege egoera eta arazoei buruz aurkeztuko den txostenaren aurkezpenaren inguruan izango da ETBri sari ematea.

‘Kresala’ saioak itsasoari buruzko istorio eta berriak ditu ardatz. Gure herriarekin zerikusia dutenak eta hemen jazotzen direnak, itsasorik gabe bizi ezin duten lagunen kontuak.

‘Kresala’ , astero ETB-1n eta ETB-2n dago ikusgai Pedro García Larraganen eskutik.