Itxi

telebista

22:30ean

'Art. 155. El fracaso de la política', gaur gauean, ETB2n

EITB

'360º' saioak azkeneko egunetan Katalunian gertatu denaren inguruko erreportajea eskainiko du.

Gaur gauean, '360º' saioak Art.155: El fracaso de la política erreportajea eskainiko du. Katalunian azkeneko egunetan eman diren gertakizunak bilduko ditu saioak eta Espainiako Gobernuak aplikatu duen Konstituzioaren 155. artikuluaren nondik norakoak aztertuko ditu.

Juan Carlos Etxeberria kazetaria Kataluniara joango da, eta bertatik bertara azalduko du egoera politikoa. 155garren artikuluaren aplikazioa beharrezkoa al zen? Berandu al dator? Irtenbidea da edo ondorio okerragoak eragingo ditu?

Bizi den egoera politikoaren protagonistekin arituko da Juan Carlos Etxeberria. Besteak beste, Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde ohiarekin, kargu gabetu aurretik telebistan emandako azkeneko elkarrizketan. Gainera, David Fernandez CUP alderdiko diputatu ohiarekin eta Josep Lopez de Lerma CIUko diputatu ohiarekin arituko dira, gertatu denaren gakoak ulertzeko asmoarekin.

Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioak ondorio ezezagunak izan ditzake. Zer eragin izango du Kataluniako ekonomian? Horren inguruan, Santiago Niño-Becerra ekonomialariarekin arituko dira, eta horrez gain, Freixenet enpresako presidentearekin, Jose Luis Bonetekin.

Amaitzeko, Antoni Bassas (El Diario Ara) eta Tony Cruanyes (TV3) kazetariekin mintzatuko dira. Hauteskundeak al dira Katakuniako krisia bideratzeko irtenbidea?

'360º' saioak Art. 155: El fracaso de la política erreportajea eskainiko du 22:30ean eitb.eus-en eta ETB2n.