Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Olaizola II-Altuna III Lau t'erdiko partida, gaur, zuzenean

A.A.| EiTB

Aurretik Bigarren B Mailako Real Sociedad-Real Union partida izango dugu ikusgai.

Futbolak eta pilotak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

Pilota emankizuna Iruñeko Labritetik egingo dute 18:00etatik aurrera. Bertan, Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietako norgehiagoka jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak. Ondoren, Ezkurdia-Martija eta Laso-Albisu bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

16:00etan, ohi denez, Bigarren B Mailako futbolaren leihoa zabalduko dute Real Sociedad B eta Real Union taldeen arteko neurketa eskaintzeko. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango dira esatariak.