telebista
22:30ean
Gasteizko lau jatetxe, gaurko 'Juego de Cartas' saioan
A.E. | EiTB
Jan Alai, Tabanko, Prado 24 eta El Cotarro jatetxeek hartuko dute parte aste honetako norgehiagokan.
Gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioak Gasteizko lau jatetxe izango ditu protagonista, estilo propioa duten lau jatetxe berezi.
Hasteko, Jan Alai jatetxean egongo dira. Lander Jurado jabe eta sukaldeko buruak Gasteizko Alde Zaharrean dagoen jatetxearen dekorazio arabiarraren zergatia azalduko du.
Ondoren, Tabanko andaluziar zaporeko jatetxera egingo dute bisita, Imanol Latorre arduradunaren eskutik.
Hirugarren geldialdia Elena Mateosek hiriaren erdialdean duen Prado 24 jatetxean egingo dute. Besteak beste, 'aperitibo solidarioa' dastatuko dute bertan.
Bukatzeko, Carlos Antolinen El Cotarro jatetxera joango dira, eta zeliakoak kartatik kanpo ez uzteko egiten dituzten ahaleginei buruz arituko dira.
'Juego de Cartas' 22:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.