telebista
21:30ean
Lehendakariari elkarrizketa, asteazkenean, ETB-2n eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Africa Baeta eta Asier Odriozola kazetarien galderak erantzungo ditu.
Patxi Lopez lehendakariari elkarrizketa egingo diote asteazken honetan, hilak 13, ETB-2n eta eitb.com-en. EITBren Bilboko egoitzan izango da Lehendakaria zuzenean, Africa Baeta eta Asier Odriozola kazetarien galderak erantzuten. 21:30ean hasiko da albistegi berezia, "Teleberri"ren ondoren.
Aktualitateari begira, azken boladan ahoz aho dabiltzan gaiak aletuko dituzte bi kazetariek Patxi Lopezekin: Euskadiko egoera ekonomikoa, ETAren komunikatuen aurrean alderdi politiko eta gobernuen posizionamendua, transferentzien polítika, aurrekontuen negoziazioa... Eusko Jaurlaritzaren gestioa ere hizpide hartuko dute elkarrizketan, eskuartean dituzten egitasmo nagusiak eta etorkizunerako erronkak finkatuz.