Itxi

telebista

22:00etan

Ataungo pilota jaialdia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.| EiTB

Artola-Larunbe eta Arteaga II-Albisu izango dira aurrez aurre partida nagusian.

Gaurko 'ETB Kantxa' saioa Ataungo pilotalekutik emitituko da zuzenean, 22:00etan hasita. Arretxe II-Etchegoin / Bakaikoa-Erasun norgehiagokak zabalduko du jaialdia. Partida nagusian, Artola-Larunbe eta Arteaga II-Albisu bikoteak izango dira aurrez aurre.

Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.