Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Larunbateko 'Historias a Bocados' Legution, azaroak 11

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados', gaur, Legution

EITB

2017/11/11

Ander Gonzalezek auzokideen eskutik ezagutuko ditu hainbat istorio gastronomiko, besteak beste, garagardoa, eguzkilorea eta mushing kirola protagonista hartuko dituzte istorioak.

  • Whatsapp
  • Bidali

'Historias a Bocados' saioa Legution izango da gaur -larunbata-, eta Ander Gonzalez sukaldariak herriko auzokideen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

Lehenengo istorioak garagardoa izango du protagonista. Cesar Fernandez de Gamarrak modu artisanalean ekoizten du garagardoa eta Urrunagako urtegiaren aurrean erakutsiko dizkio Anderri bere produktuak: alde batetik, garagardo tradizionala eta bestetik, garagardo mermelada goxoa.

Eguzki-lorea izango da hurrengo protagonista. Marga Pesosek etxetik espiritu txarrak aldentzeko ez ezik, beste hainbat erabilera ematen dizkio eguzki-loreari, besteak beste, bitxiak, xaboiak eta kremak ekoizteko erabiltzen du. Gainera, sukaldaritzan ere baliagarria dela erakutsiko dio Anderri, eta elkarrekin eguzki-loretik ateratako likorea erabiliko dute bizkotxoa eta trufak egiteko.

Itoiz Armendariz, Mushing lasterketetan munduko txapelduna da. Elurraren gainean, txakurrek gidatutako trineoetan lasterketak dira, eta Ander Gonzalez, bere entrenamenduetan izango da. Luko eta Legutioren arteko ibilbidea egingo dute txakurrekin, eta helmuga, El Crucero jatetxeko terraza izango da. Bertan, bien artean txuletoi handi bat jango dute.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena