Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Babarrun jana Zugaztietan eta Enkarterrin, 'Juego de Cartas' saioan

A.E.| EiTB

Isasi, Pintxo y Blanco, Karmen Barria eta Leon XIII jatetxeak bisitatuko dituzte astelehenean.

Gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan, babarrun jana egingo dute. Horretarako, Bizkaiko bi leku esanguratsura egingo dute bisita, Zugaztietara (Trapagaran) eta Enkarterrira joango baitira.

Lehen geldialdia Gordexolan egingo dute, Isasi jatetxean, izen bereko nekazaritza ostatuan. Bertan, Koldo Arechabaleta jabeari erabakia beroan hartu izanaz damutuko zaio.

Enkarterri utzi gabe, Balmasedara joango dira, Pintxo y Blanco jatetxera. Jose Angel Saratxagak zuzentzen duen jatetxean, putxeran babarrunak nola egiten diren ikusiko dugu, inguru horretan egin ohi denez.

Handik, furgonetak Zugaztietako Karmen Barria jatetxera eramango ditu. Alexia Martin jabeak gustu handiz apaindutako jatetxea erakutsiko die. Gustu handiz aritzen da, halaber, Karmen Barriako sukaldean.

Eguneko azken jatetxea Leon XIII izango da, Floren Benitok Zugaztietan orain dela 25 urtetik hona gobernatzen duen jatetxea.

Babarrun eltze eta lapiko artean arituko dira, beraz, nor baino nor gehiago, astelehen honetan, 22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.