telebista
22:30ean
Genero indarkeriaz, '7 Días' saioan, gaur gauean
A.E.|EiTB
Besteak beste, Guillermo Portero auzitegiko medikuak eta Amaia Bakaikoa sexologoak parte hartuko dute solasaldian. Eta Mabel Lozano aktorea elkarrizketatuko dute.
Gaur gauean, '7 Días' saioak genero indarkeria izango du hizpide. Hain zuzen ere, Sevillako bost gazteren aurkako epaiketa hasi da aste honetan, 2016ko sanferminetan emakume bat taldean bortxatu izanaren salaketa pean. Genero indarkeria adituekin jorratuko du '7 Días' saioak ikuspegi juridikoa, soziala eta psikiatrikoa aztertzeko. Besteak beste, Guillermo Portero auzitegiko medikua eta Amaia Bakaikoa sexologoa izango dituzte. Halaber, Mabel Lozano, emakumezkoen salerosketaren eta prostituzioaren aurka gogotik lan egiten duen aktorea, elkarrizketatuko dute.
Bestalde, Kataluniako procés-aren azken orduaz ere arituko dira ohiko kazetari mahaian. Bertan, izango dira, besteak beste, Itziar Gorospe, Montse Ramirez, Eduardo Azumendi eta Danilo Albin.
'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.