Itxi

telebista

22:30ean

Donostia, 'Juego de Cartas' saioaren agerlekua, gaur gauean

La Cepa, Aldaba Jatetxea, Meson Martin eta La Cuevako sukaldaritza tradizionala izango dute protagonista

Donostia izango da 'Juego de Cartas' saioaren agerlekua gaur gauean. Donostian sukaldaritza tradizionaleko platerak prestatzen dituzten jatetxeak izango dira protagonista.

Lehenengo jatetxea Alde Zaharreko La Cepa izango da. 1948an zabaldu zuten eta hainbat belaunaldi erakarri ditu. Aitziber Pollosek aurkeztuko du programarako familia negozio hau.

Donostiako Lorea auzoan izango du zain bigarren lehiakideak programako furgoneta, Aldaba Jatetxea gobernatzen duen Fernando Luis del Riok, alegia. Hiriko klasikoetako bat dugu Aldaba Jatetxea.

Boulevardetik gertu dago Meson Martin. Txema Martin jabeetako batek gidatuko gaitu jatetxean barrena. Bertan ematen dituzten kroketen eta legatzaren zaporea nabarmentzeaz gainera, langileen lan erritmoa eta lokala girotzeko duten 60ko hamarkadako musika aipatu behar dira jatetxe honetan.

Donostian barrena egindako bira Alde Zaharreko La Cuevan amaituko da, eta, bertan, Fuensanta Salvador ezagutuko dugu. Guztiak liluratzen ditu emakume honek, batik bat, gizonezko lehiakideak.

'Juego de Cartas' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.