Itxi

telebista

Pilota

Binakako Txapelketako lehen partida, Beratik, gaur gauean, ETB1en

A.A. | EiTB

Olaizola II-Imaz / Ezkurdia-Zabaleta norgehiagoka, ETB1en eta eitb.eus-en, gaur, 22:00etan.

  • Pilotariaren eskua.

    Argazkia: EFE

Lau T'erdiko Txapelketa amaituta, Binakakoa hasiko da gaur gauean, eta hori ere Euskal Telebistan ikusteko aukera izango dugu.

Lehen jardunaldiko lehen partida Beran jokatuko dute Olaizola II-Imaz eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteek. 22:00etan izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia esatarien kontakizunarekin. Aurrez, J. Retegi-Martinez eta Errandonea-Tolosa izango dira nor baino nor gehiago.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista