Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Nerea Aizpuru, izaera gogorreko irakaslea

Onintza Aiestaran

EITB

Argentinan egon zen duela 6 urte, baina ez zuen Patagonia ezagutzeko aukerarik izan.

Gaurko hautagaiaren izena Nerea Aizpuru da.&' || 'nbsp;Irakaslea da eta gorroto du haurrek oihuka erantzutea. Ikasgelan oihu egin eta agintzen duena bera da. Ordena ezartzeko txistu egin eta ikasleak kalera bidaltzen ditu. Aiurri txarra duela onartzen du. Duela 6 urte Argentinan egon zen, baina ez zuen Patagoniara joateko aukerarik izan. Ez zaio hotza gustatzen, baina aurrez hotza egingo duela jakinda, tenperatura baxuei aurre egiteko gai izango dela uste du. Angus Young eta Nietzsche miresten ditu. Nerea edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.