Itxi

telebista

22:30ean

Nafarroa iparraldeko mendi sukaldaritza, gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan

EiTB

La venta de Etxalar, Oñaska erretegia, Kuko eta Villa de Igantzi jatetxeak arituko dira lehian aste honetako saioan.

Gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioa Nafarroa iparraldeko mendi gastronomian barrena murgilduko da, eta bertako lau jatetxe ezagutuko ditu.

Hasteko, La venta de Etxalar jatetxean izango dira, eta Javier Ortego jabeak etxeko plater bereziak erakutsiko dizkie, ehiza denboraldiko platerak tartean.

Etxalartik Elizondora joango dira, eta Oñaska erretegia eta Patxi Eliceche jatetxeko jabea ezagutuko dituzte bertan.

Baztandik mugitu gabe, Zozaiara (Baztan) joango dira, Kuko jatetxera, hain zuzen ere. Francisco Javier Villanueva, Kuko, da horren jabea.

Amaitzeko, Bortziriak eskualdean izango dira, Villa de Igantzi jatetxean. Asier Iriarte arduradunak Nafarroako mendi gastronomian ezinbestekoak diren produktuak azalduko ditu.

'Juego de Cartas' gaur izango da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.