telebista
Kirolak zuzenean
Futbola, pilota eta ziklo-krosa, igandean, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en
A.A.| EiTB
Emakumeen Ligako Athletic-Zaragoza, Binakako Txapelketako Victor-Albisu / Irribarria-Merino II.a Eibartik eta Igorreko Nazioarteko Saria eskainiko dira.
Igorren izango dugu eguneko lehen kirol hitzordua igande honetan. 11:30ean hasita, nazioarteko ziklo-kros proba zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB4n eta eitb.eus-en.
12:00etan, Lezamako futbol zelaian jokatuko den Emakumeen Ligako 13. jardunaldiko norgehiagoka hasiko da: Athletic-Zaragoza. ETB1en eta eitb.eus-en izango dugu ikusgai.
Hirugarren zuzeneko emanaldia Eibartik egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Astelena pilotalekuko jaialdian hiru partida izango dira: Retegi BI-Jaunarena / Dario-Tolosa, Victor-Albisu / Irribarria-Merino II (Binakako Txapelketa) eta Errandonea-Erostarbe / Etxeberria-Merino.
Igandeko kirol eskaintza osatzeko, Kutxabank Ligako Fusto-Urrutia / Landeta-Brefel pala partida (13:45, ETB4 eta eitb.eus) eta Aizkolarien Banakako Kopako Iñaki Azurmendi-Ruben Saralegi lehia (16:00, ETB1 eta eitb.eus) eskainiko dira.
eskainiko dira.