telebista
El Conquistador-en castinga
Paula Pauner, Julian maite duen neska gaztelarra
Onintza Aiestaran
EITB
Duela bi urte hasi zen saioa ikusten bere pisukidea tarteko.
Gaurko hautagaiaren izena Paula Pauner da.&' || 'nbsp;Valladolidekoa da jaiotzez, baina gaur egun Euskadin bizi da. Pisukide baten bitartez izan zuen programaren berri eta bosgarren edizioaz geroztik astero jarraitu du saioa. Julian Iantzi ikusi zuen lehen egunetik maitemindu egin zen. Are gehiago, Valladoliden ere badakite badela nafar ilehori eder bat. Badaki fisikoki ez duela perfila betetzen, baina gainontzean goseak, lo faltak eta ariketa fisikoak ez du beldurtzen. Izaerari dagokionez, pertsona kategoriko, tolerante, enpatiko eta jostalari gisa du bere burua. Paula edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.